Amu Ezpanin
Listen now
Description
Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen. Itsasoa zen osabaren tokia. Hantxe zen guztiz bera. Lehorrean konbentzioak eta norma sozialak daude, askotan arrantzaleak ulertzen ez dituenak. Baina itsasoan libre zaude, bakarrik zure buruarekin, eta isilik. Badaki ematen itsasoak barruko bakea.
More Episodes
Published 11/18/24
Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak. Baina kartak, ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra, badirudi eskuz idaztean gure barren barrenean miatu eta ateratzen ditugula ezkutuko altxorrak.
Published 11/11/24
Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko. Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino...
Published 11/04/24