Episodes
Hamabost bat urte daramatza Iker Iriartek gida lanetan, eta tarteka ikus-entzunezko proiektuak ere uztartzen ditu. Orain, auzolanari buruzko dokumentala grabatzen ari da Marokon Josu Dendaluzerekin batera: ‘Auzolangiltza’.
Published 05/19/23
Txinan izan zen bi hilabetez Aitor Ahedo bere familiarekin 2018an. Ez da etxekoekin egindako lehen bidaia, jada eskarmentua baitaukate, denbora tarte luzea hartu eta gertuko zein urruneko helmugak bisitatzen. Bakarrik, lagunekin, familian... Askotariko modutan bidaiatu izan du Aitor Ahedok.
Published 05/04/23
Himalaian izan da duela hiru hilabete Andoni Iruretagoiena, Izeta. Alex Txikon alpinistaren Manasluko espedizioa gertu-gertutik jarraitu du.
Published 04/20/23
Birritan izan da Zimbabwen Olatz Goya, Alistair Masukusa bikotekidearen jaioterria eta familia ezagutzen. Zur eta lur utzi zuen herrialdeak, fauna eta flora basatiak nahiz Hararek, zementuzko oihanak.
Published 03/30/23
Emozioak biderkatuta, Zanzibarko ur gardenetan eta Ugandako oihan berdeetan ibili da Idoia Gereñu. Indiako Ozeanoan kokatutako uhartedia eta Victoria lakuaren alboko Parke Nazionalak ezagutu ditu Gereñu bidaiariak berriki egin duen abenturan. Aspaldiko ametsa bete zuen: gorilak ikustea.
Published 03/17/23
Munduko mapa ezker-eskuin zeharkatu du Koldo Zubizarretak. Bada, saio honetarako, oso berezia zaion bidaia aukeratu du, familian, lehenengoz egindako bidaia: Albania.
Published 03/02/23
Tanzanian izan da Itziar Zabala eskalatzailea bikotekidearekin batera joan den urte amaieran. ‘Climbing For a Reason’ proiektuaren bidez, Musomako Jipe Moyo Center umerzurztegia ezagutu du.
Published 02/17/23
Bi asteko zeharkaldia egin zuen Jon Martinezek Groenlandian, izotzezko lurraldean: kayak-a hartu eta itsasotik bisitatu zuen irla, iceberg puskez inguratuta.
Published 02/02/23
Bisitatu beharreko tokien zerrendan idatzita zuen helmuga bat ezagutu du orain gutxi Gabone Iturrartek: fauna eta flora basatiko artxipielagoan izan da, Ekuadorreko Galapago irletan.
Published 01/19/23
Guatemalan izan zen Artola bi hilabetez EHUk Euskal Fondoarekin elkarlanean duen Gaztenpatia proiektuaren harira. Makina bat proiektutan parte hartu zuen, baita bertako errealitatean murgildu ere.
Published 01/05/23
Arrastoa utzi du Indiak Sahats Igoaren bidaia-bilduman. Bizitasun handiko lurraldean izan zen, bi hilabetez, bertako errealitatearen aurpegi guztiak ezagutzeko asmoz.
Published 12/24/22
Aspaldi zuen ideia buruan bueltaka Igiñitzek: lagunak, familia eta lana uztea eta bidaiatzea. Baina ausardia behar da horretarako. Ametsa 2006an bete zen, bizikleta hartu eta ekialderantz egin zuen urte baterako, baina hamasei urte iraun du abenturak. «Orain, beste modu batean mugituko naiz», dio.
Published 12/15/22
Iran aldera egindako bi bidaien laburpena gordetzen du Ura Iturralderen ‘Hidden Iran’ proiektuak; herrialdeko LGTBIQ+ kideen erradiografia biltzen du lanak.
Published 12/01/22
Ez dute itzulerako datarik, eta etxe ibiltari batean bizi dira, Karen Larrañaga, Unai Illarramendi eta bere bi semeak, autokarabanan. Uruguai eta Brasil ezagutu dituzte eta gaur gaurkoz Argentinan daude. «Barruraino sartzen zaizkizu Argentinako Iguazu ur-jauzien soinua eta indarra», aitortu digute.
Published 11/25/22
Itsasoan amaitzen den basamortu-mingaina da Mauritania, elkarrizketatuaren bidaietako geldialdi gogoangarria. Meatzeetako burdina garraiatzeko erabiltzen den tren batean zeharkatu zuen duela urte batzuk herrialdea Alonsok.
Published 11/17/22
Hiru bider jo du Iñaki Atxa argazkilariak Finlandiako Kuhmo aldera, taigan barrena, hartz arreari argazkiak ateratzera. Irudietatik harago mintzatu da argazkilaria gaurko saioan, oihan basatiaren bihotzera murgiltzeraino.
Published 11/10/22
Asko bidaiatutakoa da Barkane Odriozola Amigorena, baina bada bat herrialde bat inflexio puntu izan zena bere bizitzan: Myanmar. 26 urte beranduago detaile handiz gogoratzen du diktadurapean bizi zen herrialde hura, egoera ez da asko aldatu. NAIZ Bidaiari saioan kontatu digu bere esperientzia.
Published 11/03/22
Kaukaso mendikateari zirrikitu guztiak ikusi dizkion abenturazalea da Erlantz Gonzalez. Dokumental batean ikusitako parajeen bila, eskia aitzakia gisa, ezagutu ditu bost herrialde elkartzen dituen territorioa, Kaukaso.
Published 10/26/22
Aurreiritziz jositako lurraldera, Mexikora jo zuen Maialen Arteaga Gonzalez zornotzarrak kazetaritza ikasketen hirugarren maila gautzatzera, han eman zuen urtebete. Segituan egin zituen bertako lagunak, eta horrek aukera eman zion benetako Mexiko ezagutzeko.
Published 10/20/22
Hegoalderantz egin dugu jauzi Bidaiari saioko lehen geldialdian. Dantzak eraman zuen Lurgi Zalakain billabonarra Afrikara, hain justu ere, Ginea Konakryra.
Published 10/06/22