Episodes
Hamarkada pasatxo darama Egoi Benitez ordiziarrak Indonesian bizitzen. Itsasoarekin duen harreman estuak eraman zuen uhartedira: urpeko bizitzaz, larrialdi klimatikoaz, koralaren osasunaz eta hondamendi naturalez. Luze, zabal eta burua urpetik atera gabe.
Published 06/20/24
Urte erdiz Hego Afrikako Lurmutur Hiria izan zuen etxe Jon Zubillaga bidaiariak. Ikerketa-egonaldia egin zuen bertan, african oystercatcher hegaztiaren ugalketa sasoia gertutik ezagutzeko.
Published 06/11/24
Bi garapen-proiektutan hartu du parte Irati Amondarain Labayen bidaiariak. Hala, hizpide izan ditu saioan: Guatemala eta India.
Published 05/23/24
Ikasketetan, lanean, aisialdian… Edozein momentu da ederra Iara Duran bidaiariarentzat motxila prestatu eta toki berriak ezagutzeko. 30 herrialdetik gora bisitatu ditu.
Published 05/09/24
Surfeko taularen gainera igotzeko gonbita luzatu digu Ana Manso Fernandez bidaiariak: Australian bizi da orain bi urtetik. Txikitatik izan du amets uharte erraldoian denboraldi batez bizitzea, eta unibertsitate-ikasketak amaituta erabaki zuen munduaren beste puntara jotzea.
Published 04/26/24
Hogei urte daramatza Imanol Larrañagak itsasertzetik itsasertzera jauzika, inon sustrairik bota gabe. Mexikon, Kalifornia Beherean da, egun, afizio bezain ofizio duen itsas bizitzari estuki lotuta.
Published 04/11/24
Gallastegi-Aranzabal familiak Mongoliara egindako abentura izan dugu hizpide Bidaiari saioan: 22 egun eta 464 kilometro, zaldi gainean.
Published 04/02/24
Svalvard ezagutzeko aukera izan zuen orain urte batzuk Eder Sagredo gallartarrak. Herri hutsak, Munduko Hazien Biltegia, aurora borealen behategia, hartz zuriak… Fikzioak errealitatea gainditzen omen du izoztutako uhartedian.
Published 03/15/24
Hego Afrika, Namibia eta Botswana. Saio honetan, hiru geldialdi izan ditu hizpide Manzak, familiarekin batera bizi izan dituen abenturak gogora ekarrita.
Published 02/29/24
Mexikotik Brasilerako bidea egin du Dorleta Guzman bidaiariak, bizikleta gainean. Urtebete hartu dio jauziak.
Published 02/15/24
Kirgizistan eta Uzbekistan bisitatu ditu, berriki, bizikleta gainera igota, Asier Arroita bidaiariak. Bere abentura guztiak txiribuelta.eus atari digitalean ditu gordeta.
Published 01/18/24
Thailandian izan zen orain sei urte Bakarne Odriozola Amigorena, Bahan Marina zentroan, emakumeen salerosketaren auzian, erreferentziazko babesgunea.
Published 01/08/24
Hego Amerika ezker-eskuin zeharkatu du Nerea Mujikak bere txikitako hiru lagunekin. Bi urte hartu ditu, azkenean, hasieran, sei hilabeteko bidaia izan behar zuenak.
Published 12/15/23
Zortzi hilabeteko eta 8.600 kilometroko zeharkaldia egin dute Ander Arandiak eta Garbi Arroyuelok. Nola? Tandemean abiatu zen bikotea Alegiatik, Ugandara iristeko xedearekin.
Published 11/23/23
Bidaiazale amorratuak dira Aitor Casado eta Mar Torrijos. Bidaiez betetzen dute beren aisialdia eta, jada, bost kontinenteak zapaldu dituzte.
Published 11/10/23
Kilometro luzeko bidaiak egitera ohituta daude Oiartza Pampliega eta bere familia. Furgonetaz, askotariko txokoak bisitatu dituzte eta horietako batean egingo dugu geldialdia saio honetan: Turkia.
Published 10/23/23
Hiru urteko motor-bidaia egin zuen Koldo Burgoak, Afrikatik eta Hego Amerikatik. Tartean istripua izan zuen, baina ez zen oztopo izan ozeanoz bestaldeko errepideak ezagutzeko.
Published 10/05/23
Hogei urtetan, bost kontinenteetatik igarotzeko aukera izan du Joxelu Oiarzabalek: 80 herrialdetik gora ezagutu ditu, kanpin-denda soinean eta autostop eginez.
Published 07/03/23
Zelanda Berrira egin zuen Ixone Mendizabalek bere lehen bidaia potoloa. Bakarrik joan zen, eta Harrys familiaren etxean ostatu hartuta, iparraldetik hegoaldera zeharkatu zuen irla.
Published 06/16/23