Description
Ametsean, Black Friday eguna zen. Hiri handi bateko saltoki handi batean nengoen. Itzela. Munduaren tamainakoa ia. Jendea beherapenetan zebilen, hara eta hona. Arropak, gailuak, altzariak aldean. Denetarik.
Ustekabean aurkitu nuen, han nonbait zegoen kutxa sakon baten barruan. Kutxa arropa merkez betea zegoen eta haien artean bila ari nintzela, orduan idoro nuen. Objektu zuri bat zen. Liburu bat? Ez, antza zeukan baina, ez. Gero ohartu nintzen: Bakea zen.
Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.
Titiriteroak kontatu zuen gaztetan ezagutu...
Published 11/25/24
Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.
Itsasoa zen osabaren tokia. Hantxe zen guztiz bera. Lehorrean konbentzioak eta norma sozialak...
Published 11/18/24