Description
Igandea Super Bowl-aren eguna izan zen. Eguna diot, partida arratsaldez izan arren, egun osoa egoten baita jendea hemen leihari buruz berbetan. Baserritarren azokan, parkean oinez dabilenak edo supermerkatuan.
Metroan ere entzun dugu partidari buruz. Gidariak berak ziurtatu digu garaiz iritsiko dela trena. Hari entzunda gure atzean gizon batek esan digu berak partida baino atsedenaldiko kontzertua nahiago izaten duela. Urteko abagunea musikarientzat, miloika pertsonek ikusten dutena.
Futbol amerikarra konplexua da. Behin lagun batek kontatu zidan oso sinplea dela kontua, “baloia inor ez dagoen tokira botatzea da gakoa”.
Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.
Titiriteroak kontatu zuen gaztetan ezagutu...
Published 11/25/24
Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.
Itsasoa zen osabaren tokia. Hantxe zen guztiz bera. Lehorrean konbentzioak eta norma sozialak...
Published 11/18/24