Episodes
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean....
Published 11/01/24
Miren Basaras (EHU) izan dugu, aurtengo CAF-Elhuyar sariketako merezimendu-sariduna....
Published 10/25/24
Published 10/25/24
EHUko Lide Arana Urbieta izan dugu gonbidatu. Metalak giza gorputzean: ezin bizi haiek gabe....
Published 10/18/24
"Elhuyar" aldizkarioko lantaldetik Ana Galarraga etorri zaigu, iraileko zenbakiaren gainbegirada egitera. ...
Published 10/11/24
Leintz Gatzagako gatz-museoko Aitor Larrañaga izan dugu....
Published 10/04/24
Orai ikerketa zentroko Oihane Cantero Dominguez ikertzailea izango dugu gurekin. Adimen artifizialeko teknikekin, Euskal Herriko kulturaren ezagutza ebaluatu eta handitu du hizkuntza-eredu batean....
Published 09/27/24
Hiru urtez aritu gara Mentxu Aiertza dibulgatzailearekin Agatha Christiek haren liburuetan erabilitako pozoiei buruz hitz egiten. Orain, atal horri bukaera emateko, atzera begiratu dugu eta laburpen bat osatu dugu hitz egindakoarekin. Hortaz, pozoien atalaren azken saioa da. Agatha, eskerrik asko....
Published 09/20/24
Hamar urte bete ditu Sabbatic enpresak. Adimen artifiziala erabiltzen dute enpresetako kudeaketan laguntzen duten softwareak sortzeko. Arkaitz Bastida Vidal zuzendariarekin izan gara haien lana ezagutzeko, eta adimen artifizialaren oihartzunaz hitz egiteko....
Published 09/13/24
CERU elkartearen kongresua bisitatu dugu Newcastlen, Ingalaterran. Irene Etxebarria eta beste kideek eskatu diote Gillermo Roari euskaraz egindako zientziaz hitz egitea. Kongresuaren berri, "Norteko Ferrokarrilla saioan. ...
Published 06/28/24
Mentxu Aiertza etorri zaigu Agatha Christieren beste pozoi bati buruz hitz egitera: errizinoaz....
Published 06/21/24
Haritz Sardon (EHU) kimikariaren ibilbide profesional oparoa ezagutu dugu....
Published 06/14/24
Lide Arana EHUko biokimikariarekin lolamizina antibiotiko itxaropentsuaz aritu gara. Gainera, Ana Galarragak eta Inhar Lopezek Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakiaz hitz egingo digute. ...
Published 06/07/24
Zientzia Azokaz aritu gara Ainhoa Illarramendi irakaslearekin eta Isabela Apezetxea eta Izadi Balda ikasle eta irabazleekin. Gainera, Materiaren Fisikaren Zentroko Idoia Mugika FOTCIENCIAz aritu da....
Published 05/31/24
Aitana Lertxundi Manterola (EHU), PARC proiektuaz: pertsonen biomonitorizazioa, hainbat substantzia kimikoren eragina ikertzeko....
Published 05/24/24
Elhuyarrek anel Solabarrieta izan dugu, Bilbon egingo duten Zientzia Azokaz hizketan....
Published 05/17/24
EHUko Eli Rezabal izan dugu gonbidatu: Likido ionikoen mundu zabala Kimika teorikoaren ikuspuntutik....
Published 05/10/24
Mentxu Aiertzarekin, Agatha Christieren pozoiak aztertzen jarraitu dugu. Oraingoan, talioaz aritu gara....
Published 05/03/24
UEUko Naiara Arrizabalaga eta ELi Alberdi izan ditugu, matematikari euskaldunen topaketaz hizketan....
Published 04/26/24
Adimen artifizialaren alborapenei buruz ekitaldi batean grabatutako informatikarien iritziekin osatu dugu saioa: Itziar Irigoen, Xabier Saralegi, Olatz Arbelaitz eta Gorka Julio....
Published 04/19/24
Elhuyarreko Ander Corralekin aritu gara euskarazko itzulpena automatikoaren azken teknologiaz, adimen artifizialaren bitartez. ...
Published 04/12/24
XX. mendearen hasieran hasi ziren garatzen zinema. Irudiak mugimenduan sortzeko ilusioa. Garapen horrek alde teknologiko konplexua izan zuen; hain zuzen ere, garai hartan hartutako erabaki teknologikoek gaurko estandarren jatorria izan ziren....
Published 04/05/24
Dimako Axlor aztarnategian 100.000 urte dituzten bi hortz fosilak topatu dituzte, eta 80.000 urte dituen beste bat. Gai hori aztertu dugu. Gainera, Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokak Nafarroako topaketaz aritu gara, eta Eden proiektua ere ezagutu dugu....
Published 03/29/24
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean....
Published 03/22/24
EHUko Txoni Matxain izan dugu Schródinger eta kuantikaren beste matematika batzuez hizketan eta Xiomara Gezuraga irakaslearekin, berriz, Matematikaren didaktikaz aritu gara....
Published 03/15/24