Episodes
Mark Kurlansky idazleak berak idatzitako liburu bat oparitu. Oroitzapen liburua da, eta bere bizitzako pasarteak Hemingwayren figurarekin lotzen ditu. Nola ezagutu zuen idazlea txikia zenean, Idahon, eta gertakizun horrek bere bizitzan izan duen itzala. Zaletasun asko zituzten berdinak, itsasoa, literatura eta euskaldunonganako maitasuna, besteak beste.
Published 03/18/24
Atzo iritsi nintzen Euskal Herrira, bi asterako. Loraldiak antolatuta, Munduari begiratzeko ikus-entzunezkoan parte hartuko dut asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian. Ospakizun gaua izango da, hogei urte bete baitira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta bostok Zaharregia, txikiegia agian hartako lehen emanaldia New Yorken eman genuenetik. Poesia, musika eta artea zuzenean. Eta euskara aldarri. Bilbon, CD-liburu hartako piezak, ostean etorri zen Jainko txiki eta...
Published 03/11/24
Donald Trumpek asteon esan du hegoaldeko mugara egindako osteran. Migrariek kaltea baino ez dutela ekartzen Estatu Batuetara, lapurrak omen dira, biolentoak, bortxatzaileak. Eta gainera, “inork ulertzen ez dituen hizkuntzak” ekartzen dituztela beraiekin, Estatu Batuetan lehen ezagutzen ez zirenak, gaixotasun larriak balira bezala, hitzezko infekzioak. Arreta deitu zidan hizkuntzak lapurreta edo bortxaketen maila berean jartzeak.
Published 03/04/24
Robert Louis Stevenson idazlearen ipuinik ezagunenetako da “Botilako Deabrua”. Bertan kontatzen da nola Keawe izeneko hawaiiar batek San Francisco hirira bidaia bat egiten duela eta han gauza berezi baten jabe egiten da: barruan deabrua daraman botila bat erosten dio gizon artega bati. “Deabruak edozein desio betearaziko dizu, bizitza luzatzea izan ezik. Hori bai, hil baino lehen hobe duzu botila saltzea bestela infernura joango zara. Botilak balioa galdu egiten du saltzen den bakoitzean,...
Published 02/26/24
Euskal Herrian, Agate Deunaren bertsoak kantatuz makilekin lurra zanpatzen da. Nonbait lurra esnatu eta udaberria etor dadin. Garai beretsuan, otsailaren hasieran eta Estatu Batuetan, Phil izeneko marmotak negua luzatuko ote den argitzen digu. Aurten, animaliak esan zuen udaberria aurreratuko dela. Agate Deunaren makilek egin zuten bere lana, agi denean. Baina astebete beranduago elurtea izan da New Yorken. Egun bakarreko negua. Eskolek agindu zuten ez zegoela klaserik. Ez dakigu arrazoia...
Published 02/19/24
Igandea Super Bowl-aren eguna izan zen. Eguna diot, partida arratsaldez izan arren, egun osoa egoten baita jendea hemen leihari buruz berbetan. Baserritarren azokan, parkean oinez dabilenak edo supermerkatuan. Metroan ere entzun dugu partidari buruz. Gidariak berak ziurtatu digu garaiz iritsiko dela trena. Hari entzunda gure atzean gizon batek esan digu berak partida baino atsedenaldiko kontzertua nahiago izaten duela. Urteko abagunea musikarientzat, miloika pertsonek ikusten dutena. Futbol...
Published 02/12/24
Audubon Terrace Historic District deitzen da New Yorkek duen toki ia sekretu bat. Bertan kokatzen da Hispanic Society izeneko liburutegi eta museoa eta baita Estatu Batuetako arte eta letren akademia ere. 155. eta 157. kaleen bitartean, hiriko gainontzeko museoetatik aparte, Washington Heights deritzon auzo bizi eta askotarikoan.
Published 02/05/24
Ikerneri Visitación deitzen zion Frankismo garaiko eskolako monjak. “Zu ez zara Ikerne, Visitación baino”, esaten zion erdeinuz, umearen izena euskaratik gaztelaniara itzuliz. Ikerneren erantzuna izaten zen Francoren postako zigiluak zirriborratu eta betaurrekoetan itsatsiz, monjaren aurrera azaltzea.
Published 01/29/24
Caravaggioren Musikariak izeneko koadroa ikusi nahi genuen MET Museoan. Koadroan lau nerabe ageri dira, eta horietatik bat, atzean dagoena, margolaria bera da. Edertasunaren hauskortasuna sinbolizatzen du margoak. Gaztetxo horiek, laster, ez dira izango. Caravaggiok iraultza ekarri zuen margolaritzara XVI eta XVII. mendeen tolesduran, Chiaroscuroaren teknikarekin. Baina ez hori bakarrik, bere modeloak benetako pertsonak ziren, ez ziren gorputz idealizatuak. Kalean bizi ziren pertsonak...
Published 01/22/24
Hiria hasi da Gabon usaina galtzen eta neguaren bihotzera bideratuz doa. Langileek Gabonetako zuhaitzak jasotzen dituzte espaloietatik eta parkeetako lakuetan jarri dituzte egurrezko eskailera gorriak. Ur azala izozten bada jendea oinez ibiltzen da gainetik eta eskailerok dira izotza zulatu eta barrura norbait eroriko balitz, salbatzeko. Mugikorreko eguraldi iragarpenak zero azpitik egingo duela diost, eta mezuak ere hasi dira bidaltzen udaletik, kode urdina abian dela esanez, hau da, etxerik...
Published 01/15/24
Errege eguna egun seinalatua izaten zen New Yorkera iritsi ginenetik. Umeak txikiak zirenean Rafa Yusteren etxera joaten ginen ospatzera, eta opariak ere jasotzen zituzten, bakoitzarentzat liburu bat. Rafarenean errege erroska jaten genuen. Mexikar batzuen okindegian lortzen zuen, Queens aldean, ez da erraza errege opila Estatu Batuetako hiri tzarrean aurkitzea. Panpinak edo babak ere izaten zituen barruan. Eta ez bat bakarra, Euskal Herrian bezala, dozena erdi bat baino. A ze paotsa.
Published 01/08/24
1940ko Gabonetan Manu Sota euskal idazle eta aktibista Washingtongo Etxe Zurian izan zen. Haur batzuekin batera Gabon kantak euskaraz kantatu zizkieten Roosevelt senar-emazteei. Espainiako Gerra Zibila bukatu berri, II Mundu Gerra garaian, ondo hartu zuten Rooseveltarrek gure Manu Sota exiliatua.
Published 12/18/23
Ane
Ane zeukan izena izekok. Errepublika garaian jaio zen eta euskarazko izena jarri ahal izan zion amamak bere lehenengo alabari. Hurrengo alabekin ezin izan zuen egin, baina Anerekin bai. Horregatik izeko Ane beti izan da Ane, baita Franco garaian ere, Ane.
Published 12/11/23
Neguaren atarian gaude New Yorken, heldu da hotza, jendea berokiekin dabil eta txanoa buruan. Gabonetako zuhaitzak saltzen hasi dira Quebec aldetik etorritako laborariak. Asteon, Rockefeller plazako zuhaitz erraldoiari jantzi diote 50.000 argiekin egindako soinekoa. Halaxe da, esker emate egunaren ostean negu usaina zabaltzen da hirian.
Published 12/04/23
Ametsean, Black Friday eguna zen. Hiri handi bateko saltoki handi batean nengoen. Itzela. Munduaren tamainakoa ia. Jendea beherapenetan zebilen, hara eta hona. Arropak, gailuak, altzariak aldean. Denetarik. Ustekabean aurkitu nuen, han nonbait zegoen kutxa sakon baten barruan. Kutxa arropa merkez betea zegoen eta haien artean bila ari nintzela, orduan idoro nuen. Objektu zuri bat zen. Liburu bat? Ez, antza zeukan baina, ez. Gero ohartu nintzen: Bakea zen.
Published 11/27/23
Asteon egon naiz entzuten John McWhorter hizkuntzalaria podcast batean. McWhorter Columbia Unibertsitateko irakaslea da, karibetar jatorrikoa. Hizkuntzen egoera eta berezitasunei buruzko hainbat xehetasun ematen ditu. Esate baterako, gaur egun dauden zazpi mila hizkuntzetatik ehundaka batek iraungo duela bizirik datorren mendean. Zalantzarik gabe dio hizkuntzak oro miragarriak direla, beharrezkoak denak, baina guzti-guztiek dituztela akatsak. Akatsak, baiki, akatsak.
Published 11/20/23
Garai batean Valentin Agirreren Jai Alai jatetxea izan zen euskaldunen bilgune ezaguna New Yorken. Manhattan eta Brooklyn zubien azpian, Cherry kalean hain zuzen, hantxe biltzen ziren Estatu Batuetan bizimodu berria egin nahi zuten migrariak, eta baita gerrako exiliatuak ere, tartean Agirre Lehendakaria.
Published 11/13/23
Andrej Kurkov idazle ukraniarra entzuteko aukera izan nuen pasa den ostegunean. Gerraz eta eztiaz aritu zen. Baserritar bat haserre omen zegoen eztia mikatza ateratzen zitzaiolako eta ez ohi bezain gozoa. Bonbardaketen ondorioz, erleak errautsez betetako loreetan ibiltzen dira polena miazkatzen. Eta hori gero nabaritzen da eztian. Horregatik, Kurkoven baserritar lagunak erabaki zuen erleak oporretan eramatea, ezti gozoago baten bila. Eta halaxe atera zen bere herritik, erlauntzak furgoneta...
Published 11/06/23
Bi aste egon naiz etxetik kanpo. Lehena Alemania aldean, bigarrena Madrilen. Alemanian liburu itzuliaren karietara, Madrilen euskal idazle, musikari eta bertsolarien kide; gure herriaren ikuspegi gaurkotua emanez, sormenaz ulermenari ateak zabalduz. Gozamena izan da horren talde bereziko parte izatea.
Published 10/30/23
Kafea hartzera eraman naute argitaletxekoek Frankfurtera iritsi berri. Kexu ziren, literaturak ez du ia tokirik egunkarietan. Kritikarik ia ez. Orain Alemanian saltzen duena nobela erromantikoa omen da. Hiru astetan idatzitako liburuek milaka ale saltzen dituzte. Urtean hiru-lau nobela argitaratu ahal ditu egile bakar batek. “Nik nobela bakoitzarekin gutxienez hiru urte pasatzen ditut gero horien hamarrena saltzeko”, esan diet. Barre egin dugu. Alboko emakumea etorri zaigu. Esan digu ez...
Published 10/23/23
Berlinera noa gaur. Bertan aurkeztuko dugu Izurdeen aurreko bizitza nobelaren alemanezko itzulpena. Maddalen Subijana izango dut bidelagun taula gainean. Maddalen itzultzailea da eta euskara irakaslea Alemaniako hiriburuan. Gogotsu nago bere galderei erantzuteko.
Published 10/16/23
2003an igo ginen lehen aldiz taula gainera New Yorkeko Bowery Poetry Club areto mitikoan. Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta lauok. Poesia eta musika euskaraz. Irudiak Mikel Valverderenak. Elizabeth Macklinen itzulpenak. Geroztik etorri ziren hainbat emanaldi eta bi CD-liburu: Zaharregia, txikiegia agian, 2003koa, eta Jainko txiki eta jostalari hura (2014ean).
Published 10/09/23
Hutsune batetik sortu zen Marabilli. Aitzol Aramaioren bat bateko heriotzak eragindakoa. Lagunek haren espiritu baikorrak gurekin jarrai zezan nahi genuen, eta familiari dolua igarotzen lagundu. Adiskideak bildu eta aspaldiko asmo bati forma eman. Zergatik ez diziplina desberdinak jasotzen dituen jaialdi bat egin Ondarroan? Azkenean, gu geu, lagun taldean, zinegile, musikari, idazle, aktore, komikigile edo besterik gabe kultura zale ginen eta elkarrekin ibiltzen ginen kulturaz hitz egin eta...
Published 10/02/23
Irailean iragarkiz betetzen da New York. Udazkenaren usainarekin bizitza ikaragarri bizkortzen da, jende andana dabil kaleetan, ekitaldi ugari daude, han eta hemen. Autobusetan eta metroan, geltokietan, kaleko wifi dorreetan, nonahi iragarkiak. Gehienak jantzienak dira, edo film edo serie berrienak, edo Broadwayko antzezlanenak.
Published 09/25/23
Ezaguna da Lunch atop a Skyscraper izeneko argazkia. 1932ko irailean atera zuten, Rockefeller plazako eraikin luzeena altzatzen ari zirenean. Altzairuzko langa baten gainean, zeruan zintzilik ia, hamaiketakoa egiten ari dira langileak. Garai hartan argazkiak ez ziren sinatzen eta ez dakigu nor zen egilea, badakigun gauza bakarra da Corbis agentziakoa dela. Esaten da langile horietako bat euskaldun bat zela, Balmasedakoa hain zuzen, euskaldunak nonahi aurki baitaitezke munduan.
Published 09/18/23